Cookie propioak eta hirugarrenak erabiltzen ditugu Erabiltzailearen nabigazio esperientzia hobetzeko eta haren erabilerari buruzko analisi estatistikoak egiteko. Arakatzen jarraitzen baduzu, haren erabilera onartzen duzula uste dugu OK | Informazio gehiago

Plisti Plasta

Itsaso San Martín aurkezpena

Plisti Plasta

"Beste zer edo zer ari nintzen bilatzen; nire egunerokoa hobe ulertzen eta begirunetik seme-alabak hazten lagunduko zidana, alegia."

Jaiotzez Lizarrakoa naiz. Munduko hainbat lekutan bizi izan naiz baina “Pocico”-ra itzuli nintzen bertan geratzeko asmoz. Donostian egin nituen Psikologiako ikasketak. Amaitzerakoan, psikologiako formazioan sakontzeko Haurren Psikologiaren inguruko masterra burutu nuen eta gerora, Helduen Psikologia klinikoaz ziharduena. PIR oposizioetarako ikasi nuen ere.

Ama bihurtu eta bizitzak itzulipurdia eman zidan. Ez dago amatasuna baino formakuntza hobeagorik! Uste dugu seme-alabak hezten ari garela baina justu kontrakoa da, beraiek dira irakasten digutenak. Aldez aurretik argi nituen kontu asko jada ez zitzaizkidan balio. Nekienak ez zuen balio. Gauza asko ahaztu behar izan nituen berriak ikasi ahal izateko.

Bilatzen, magisteritzako ikasketak egin nituen. Baina bertan ikasitakoek ere ez zizkidaten hazkuntzaren inguruko zalantzak argitu. Beste zer edo zer ari nintzen bilatzen; nire egunerokoa hobe ulertzen eta begirunetik seme-alabak hazten lagunduko zidana, alegia. Momentu horretan sartu zen Txusma nire bizitzan. Amankomunean dugun lagun min batek harremanetan jarri gintuen. Txusmak hurbilpen Pikleriarrari buruz hitz egin zidan eta izugarri gustatu zitzaidan. Bilatzen ari nintzena topatu nuen. Horrela hasi zen hurbilpen honen inguruko dudan formakuntza eta baita Plisti Plastako abentura ere.