Cookie propioak eta hirugarrenak erabiltzen ditugu Erabiltzailearen nabigazio esperientzia hobetzeko eta haren erabilerari buruzko analisi estatistikoak egiteko. Arakatzen jarraitzen baduzu, haren erabilera onartzen duzula uste dugu OK | Informazio gehiago

Plisti Plasta

Espazioaren deskribapena

Haurtzaroarentzat pentsaturiko eta zuzenduriko 3 espazio ditugu.

  • Goizeko jolas gunea: Bertan kanpo espazioa barrukoa bezain garrantzitsua da eta gainera proposaturiko materiala desegituratutako materiala da, jolas sortzaile eta dibertigarria bermatzeko.
  • Familia gunea: Bertan familiak biltzen dira eta hazkuntza eta hezkuntzaren inguruko zalantzak eta kezkak partekatzen dira; haurrak bitartean beraientzat zuzenean pentsaturiko espazio batean arituko dira jolasean.
  • “La Piazza” arratsaldeko jolas gunea: Adin eta behar ezberdinei egokituriko eskaintza anitzez osaturiko jolas gunea: aretokia, sukaldetxoa, eraikuntzak, oihalak, ninien txokoa…
Plisti Plasta galeria

Espazio adeitsu, ireki, begirunetsu, aktibo eta asmatzailearen aldekoak gara. Espazioak ikasketa eta ikerketarako lekua behar du izan eta etengabeko hausnarketa eta hobetzea sustatu behar du; haurren ongizatea egi bihurtu behar da bertan eta profesional eta familientzako ere erosoa behar du izan.

Berezko ahalmen eta gaitasunak dituen haurrarengan sinisten dugu: autonomoa, arduratsua, solidarioa, aktiboa eta parte-hartzailea dena. Haurrek heltze erritmo propio eta originala dute, elkar eragin sozio-kulturalen bidez eraikitzen diren harremanak dituzte eta bere “ehun hizkuntzen” bidez gure kulturarekin elkar eragiteko eta berea eraikitzeko gai dira.

Profesionalak diren pertsonen betebeharra honakoa da: baliabideen bideratzaile, haur bakoitzak dituen gaitasunen indartzaile, prozesuen dinamizatzaile eta familien laguntzailea izatea. Are gehiago, formakuntza iraunkorra jaso, talde lanean aritu eta etengabeko hobekuntza bilatzen duen profesionala behar du izan.

Familien gaitasunetan, norberaren senean eta seme-alabekin ahalik eta hoberenen egitearen desioan sinesten dugu. Horregatik, familien epaiketarik ez egitea eta ahalduntzea lortzeko elkarrekin lan egitea ditugu oinarri.

Zer da Plisti Plasta eta nortzuk gara gu.

Plisti Plasta haurren gozamenerako lekua da, haurren gaitasunen garapena bermatzeko pentsaturik dagoen lekua. Jolasteko, ikasteko, ongi pasatzeko, atseden hartzeko lekua da. Plisti Plasta ekimen sozialeko mikrokooperatiba bat da (diru irabazi asmorik gabekoa). Plisti Plasta osatzen dugun profesionalak psikologoak eta hezitzaileak gara eta hurbilpen Pikleriarrean formatuak gara. Etengabeko formakuntza eta berrikuntza dira gure lehentasunak. Plisti Plastan gaitasun eta potentzialtasunez beteriko garaia bezala sinisten dugu haurtzaroa, zeinak inguru eta giro egokia behar duen hauek garatu ahal izateko. Jolasteko materiala sormena eta gozamena sustatzeko pentsatuta dago. Material naturala da: area, egurra, birziklatutako materiala…

Txusma Azkona Itsaso San Martín