Cookie propioak eta hirugarrenak erabiltzen ditugu Erabiltzailearen nabigazio esperientzia hobetzeko eta haren erabilerari buruzko analisi estatistikoak egiteko. Arakatzen jarraitzen baduzu, haren erabilera onartzen duzula uste dugu OK | Informazio gehiago

Plisti Plasta

Noiz joan gaitezke?
Arratsaldeko Jolas Gunea udazken eta neguan egoten da irekita (urritik Aste Santura gutxi gora behera). Zehazki, astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara. Badago beste egun batzuetan irekitzeko aukera (aurretik abisatuz).

Joan aurretik abisatu behar al dut? Ez. Ez da beharrezkoa.

Nola ordaintzen da? Haurrek baino ez dute sarrera ordaintzen. Egun bateko sarrera ala 10 saiotarako bonoa eros daiteke.

Haurtzaindegi bat al da?
EZ. Jolas leku bat da zeinetan sozializazio prozesua modu begirunetsu batean eta talde txiki batean egin daitekeen. Gainera, harrera garaia modu pertsonalizatuan egin daiteke, haurra akonpainatuz familiak nahi duen denboran zehar.

Egia al da haurrek putzuetan saltatu dezaketela?
Haurrek duten aukeretako bat da, izan ere, egunero ateratzen baikara kanpoaldera (katiuska eta kapusaiez jantzita).

Zein ordutegi duzue?
9etatik 13etara (sarrera eta irteera ordutegia malguak izanik).

Adina?
0tik 3 urte bitartera.

Zertan datza?
Giro lasai batean sormena garatzea ahalbidetzen duen material desegituratua eramaten dugu edonora.

Adina?
0-8 urte bitarteko haurrentzat pentsaturiko proposamena dela esan ohi dugu, baina errealitateak adierazten digunez, haur helduagoei ere gustatzen zaie gure materialarekin jolastea.

Nork kontratatu dezake zerbitzua?
Txikienentzat ekintza bat eskeini nahi duen edozein erakundek kontrata dezake.

Zenbat irauten du?
Eskeintza ezberdinak daude. Kontsulta egitea iradokitzen dizuegu.

Soilik kanpoaldean egiten al da?
Ez. Barnealdean ere burutu daiteke.

Nora eramaten dituzue?
Edozein lekura. Kontsulta gaitzazu.

Zein ekitalditara etortzen zarete?
Edozein ekitalditara: herrietako jaiak, ospakizunak, eskoletako ikasturte amaierako jaiak…

Hitzordua hartu behar al da? Bai, beharrezkoa da hitzordua hartzea telefono zenbaki honetan 627 56 55 32.

Zein ordutegi dauka?
Arratsaldeko ordutegi jarraia dugu (15:00etatik 20:00etara).

Zein da zerbitzuaz arduratzen den profesionala? Elkargoan izena emanda ba al du?
Zentruko psikologa Itsaso San Martin Casanellas da eta psikologoen elkargo zenbakia N-01611 da.

Zein da duen formakuntza?
Euskal Herriko Unibertsitatean psikologiako lizentziatura burutu zuen eta Lehen Hezkuntzako magisteritza ikasketak UNIR-en. Gainera haur eta nerabeen psikologia klinikoan masterra du eta osasun eta jokabide terapian beste master bat ere.

Zer gai motak lantzen dituzue?
Hazkuntza eta hezkuntzarekin erlazionaturiko edozein gai lantzen dugu (mugimendu librea, zainketak, gatazkak…).

Non ematen dituzue?
Bai Plisti Plastan, bai beste edozein lekutan (eskolak, elkarteak, udaletxeak…).

Nori zuzentzen zaizkio?
Hezkuntzan lan egiten duten profesionalei zein familiei.

Jolas parkeen diseinua egiten al duzue? Haurrak, familiak eta erakundeen iritzia entzuten den prozesu partehartzaileak kudeatu eta bermatzen ditugu. Buruturiko hausnarketarekin jolas-parke edo kanpoaldearen diseinua orientatzen da.

Ze aholkularitza mota egiten duzue?
Aholkularitza pedagogikoa. Zentruko Hezkuntza Proiektua sortzen ala hobetzen laguntzen dugu baita, gai zehatzetan hobekuntza pedagogikoak egiten ere (harrera garaia, otorduak, zainketak…).

Nori zuzentzen zaio?
Zentruko langile guztiei.

Dirulaguntzaren bat ba al duzue?
Zentroek Tripartita-ko dirulaguntza kudeatu dezakete.

Nori zuzentzen zaio?
0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten ama zein aitei zuzentzen zaio.

Zertan datza?
Saioaren lehengo zatian haurren jolasaren behaketa egiten da (ninien behaketa ere). Ondoren, kafe bat hartzera esertzen gara eta hazkuntzan sortzen diren zailtasunez aritzen gara berbetan.

Zenbateko maiztasunarekin burutzen dira?
Saioak astean behin egiten dira (irailetik ekainera).

Iraupena?
Saioek ordu t´erdiko iraupena dute.

Nire seme-alabarekin joan al naiteke?
Noski. Heldu zein haurrentzat pentsaturiko espazioa da. Haurra jolasten den bitartean, helduok bere jolasa behatzen eta dituen gaitasunak ikusten ikasten dugu, gertatzen zaizkigun gauzez hitz egiten dugun bitartean.