Cookie propioak eta hirugarrenak erabiltzen ditugu Erabiltzailearen nabigazio esperientzia hobetzeko eta haren erabilerari buruzko analisi estatistikoak egiteko. Arakatzen jarraitzen baduzu, haren erabilera onartzen duzula uste dugu OK | Informazio gehiago

Plisti Plasta

Txusma Azkona aurkezpena

Plisti Plasta

"Familia Guneak ezagutu nituenetik, haiekin maitemindu egin nintzen eta gure inguruan ezartzeko nahia sorrarazi zitzaidan."

Donostiarra jaiotzez. Bertan Magisteritza ikasketak egin nituen haur hezkuntza espezialitatean. Ordutik, ibilbide laboral osoa Nafarroan burutu dut.

Hainbat Ikastolatan lanean urteak eman eta gero (bai irakasle eta bai zuzendari gisa), 2004etik 0-3 munduan aritu naiz, haur eskola munduan alegia.

Ibilbide honetan eta Montse Fabrés-en bitartez, Pikler hurbilpenaren berri izan nuen eta 2011tik ari naiz hurbilpen honen inguruan ikastaroak burutzen (Budapest, Catalunya, Euskal Herria…).

Horretaz gain, Reggiar esperientzian sakontzen aritu naiz ere, bai formazioen bidez eta baita Reggio Emiliara bisitak eginez ere.

Oinherri-Herri Hezitzailea taldearekin hastapenetatik hartzen dut parte eta haurrentzako parke alternatiboa, inklusiboa eta parte-hartzailea eratzeko gidaliburua sortzen kolaboratu nuen.

Familia Guneak ezagutu nituenetik, haiekin maitemindu egin nintzen eta gure inguruan ezartzeko nahia sorrarazi zitzaidan. Nahi horretatik etorriko zen gerora Plisti Plasta. Hori izan zen abenturaren hasiera.