ZERBITZUAK

GOIZEKO JOLAS GUNEA

0tik 4 urtera. Astean 2,3,4 edo 5 egun etortzeko aukera. 8:30etatik 14:30etara, ordu gutxiago etortzeko aukera izanik. Giro atsegina, talde txikia eta kalitatezko zainketak. Mugimendu eta jolas librea sustatzen ditugu. Barru eta kanpoalde handia. Ikuspegi Pikleriarrean formatutako profesionalak gara.  

🌿 Non utzi zure seme-alaba jolastu eta sozializatu nahi duenean? 🌿

Zure txikiak beste haurrekin harremanak izateko beharra sentitzen badu (edo zuk atseden
txiki bat behar baduzu 😅), Plisti Plasta da zure lekua! Hona hemen zergatik:
✨ 1. Ratio txikia
Zenbat eta haur gutxiago hezitzaile bakoitzeko, orduan eta arreta hobea. Ez da gauza bera
8 haur zaintzea edo 4. Hemen kopuruak garrantzia du.
🌳 2. Urte osoan aire librean
Eguraldi txarra ez da existitzen, arropa desegokia baizik. Gure 400m²-ko patioak
hareategia, lorategia, txirristak, motor txikiak, putzuak eta zomorroak ditu 🐞🌱. Esploratzea
ezinbestekoa da garapenerako!
📸 3. Egunero argazkiak eta bideoak
Zure txikia nola gozatzen duen ikusteko eta lasai egoteko.
📚 4. Etengabeko prestakuntza
Haurren psikologian eta Pikler pedagogian trebatuta gaude, eta beste profesional batzuk
ere prestatzen ditugu. Haurren Eskola eta Jolas Espazioentzako erreferentziazko proiektua
gara.
🥑 5. Elikadura osasuntsua
Hamaiketakoak ogia integrala, olibondo-olio birjina estra, azukrerik gabeko esnekiak,
hurbileko eta sasoiko fruta oinarri hartuta prestatzen ditugu. Ongizatea elikaduratik hasten
da.
⏳ 6. Malgutasun osoa
Sartzeko eta irteteko ordutegiak egokitzen ditugu. Aukeratu astean 2, 3, 4 edo 5 egun
artean, familia eta haur bakoitza bakarra delako.
💬 7. Komunikazio hurbila eta aholkularitza
Doako laguntza eskaintzen diegu familiei hazkuntza eta hezkuntza gaietan. Zuen bidelagun
izan nahi dugu.
🧩 8. Jolas librea eta material naturalak
Haur bakoitzaren adinera egokitutako materialekin lantzen dugu sormena, jostailu egituratu
gehiegi saihestuz.
❤ 9. Haurren errespetu osoa
Haurrak ondo tratatzea mundu hobea eraikitzea da. Hemen haur bakoitza baloratua eta
entzuna da.
🎉 10. Haurtzaroa disfrutatzeko da
Gure helburua zure txikiak jolastea, esperimentatzea eta benetan gozatzea da.
🌟 Plisti Plasta: Jolas, maitasun eta ikaskuntza espazioa. 🌟

FAMILIA GUNE TALDEAK

Familientzat akonpainamendu profesionala. Gure seme-alabek jolasten duten bitartean helduok hazkuntzaren inguruan aritzen gara (lo arazoak, elikadura, mugimendu librea, haserrealdiak, gatazkak…). Ama/aita-sentsibilitatea, zailtasunak, ahalduntzea, ongizate psikologikoa… lantzen dira gure seme-alabentzat oinarri segurua izateko eta, ondorioz, atxikimendu segurua ezartzeko. Amatasunean dagoen bakardadearen aurrean, tribua egiten dugu.
Martxan dauden taldeak:
ASTEAZKENAK PLISTI PLASTAN:
16:00-17:00 Euskaraz
17:00-18:00 Haur nagusiak (beteta)
18:00-19:00 Haur nagusiak (beteta)
OSTEGUNAK MURIETAKO H.E 17:00-18:00
OSTIRALAK ESTELLA-LIZARRAKO OSASUN ZENTROAN
9:30-10:30 Ipurdia mugituz
10:30-11:30 Urte 1etik gorako haurren taldea
11:30-12:30 Erditze ondoko taldea

FORMAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA PEDAGOGIKOA

Formazio eta aholkularitza hauek Tripartitako laguntza ekonomikoa eskura dezakete (www.fundae.es). Honako gaiak landu ohi dira:
• Hezkuntza Proiektua.
• Harrera garaia.
• Espazioak, materialak eta denborak.
• Zainketak.
• Familiarekin harremana.
• Kanpo espazioen diseinuan (jolas parkeak)
Formatu ezberdinak daude baina, normalean zentrura bertaratzen gara eta lehenengo behaketa baten ondoren eta taldearen eztabaida eta iritzi hartzea sustatuz, gai ezberdinak lantzen dira.

EKOJOLASEN TAILERRA

0 eta 10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako eta material natural ezberdinez osatutako jolasak eramaten ditugu herriko jaietara, kanpinetara, jai ezberdinetara.
Ekojolasen tailerrak txoko ezberdinez osatuta daude eta bakoitzak bere materialak eskaintzen ditu: Material naturalak dira (zura, area, metala…), ez-egituratuak, jolas lasai, parte-hartzaile, ez-sexista, hezkide eta kooperatiboa izan dadin.
Ordutegi formatu ezberdinak eskaintzen dira (2 ordu, 3 ordu edo goizez eta arratsaldez -2+2 ordu -). Jarduerak irauten duen bitartean, haurrek etengabe jolas dezakete ilaran itxoin edo txanda gorde gabe; horregatik, puzgarrien alternatiba edo osagarri dira.

PSIKOLOGIA KONTSULTA

Itsaso San Martin Casanellas. Psikologoa eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistrako Gradua. Masterra Haur eta gazteen psikopatologian, eta masterra Terapia kognitibo-konduktualean eta osasunaren terapian. Ahaidetasuna koordinatzeko prestakuntza.
Haur, nerabe eta haien familiekin aholkularitza eta esku-hartze psikologikoan aritzen gara. Terapia gazteleraz edo euskaraz egiteko aukera.

FAMILIENTZAT HITZALDIAK

Hitzaldiak eskoletan zein elkarteetan burutu ohi ditugu eta horietan hazkuntzaren inguruko gai ezberdinak jorratzeko aukera dago:
• Jolasa eta jostailuak
• Gatazkak
• Mugimendu librea
• Sozializazioa
• Jostailu eta materialak
• Limiteak…

PARKEEN DISEINU PARTE HARTZAILEA

Jolas parkeen diseinuan laguntza eta hauek sortzeko prozesu parte-hartzaileen eratzea.