¿NORTZUK GARA?
TXUSMA AZCONA
Donostiarra jaiotzez. Bertan Magisteritza ikasketak egin nituen haur hezkuntza espezialitatean. Ordutik, ibilbide laboral osoa Nafarroan burutu dut.
Hainbat Ikastolatan lanean urteak eman eta gero (bai irakasle eta bai zuzendari gisa), 2004tik 0-3 munduan aritu naiz, haur eskola munduan alegia.
Ibilbide honetan eta Montse Fabrés-en bitartez, Pikler hurbilpenaren berri izan nuen eta 2010etik ari naiz hurbilpen honen inguruan ikastaroak burutzen (Budapest, Catalunya, Euskal Herria…). Formakuntza osoa egin eta gero, 2022ko abendutik aurrera Pikler profesional tituluduna.
Horretaz gain, Reggiar esperientzian sakontzen aritu naiz ere, bai formazioen bidez eta baita Reggio-Emiliara bisitak eginez ere.
Oinherri-Herri Hezitzailea taldearekin hastapenetatik hartzen dut parte eta haurrentzako parke alternatiboa eta parte-hartzailea eratzeko gidaliburua sortzen kolaboratu nuen.
Familia Guneak ezagutu nituenetik, haiekin maitemindu egin nintzen eta gure inguruan ezartzeko nahia sorrarazi zitzaidan. Nahi horretatik etorriko zen gerora Plisti Plasta. Hori izan zen abenturaren hasiera.